XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Edadez zerbait gora garanok
begiratuta sinistu
denporeagaz egun andi au
egin jakula otzitu.
Gogoratuta egin dagigun
egun au indar-barriztu,
Andra Maria Ama ona da,
berari gogoz eskatu,
eta fedea sendotuteko
berak indartuko gaitu.

Urreko atxa alde batetik,
bestetik Gorbei mendia,
tontor bi onein erdian dogu
Zeanuriko erria,
eta eleiza nausi onetan
erriaren Zaindaria,
gu giatu ta zaintzen gaituen
Ama dan Andra Maria;
otoi ta jolas igaro daigun
gaur bere egun andia.

Meza onetan, anai-arrebok,
kantatu dogu alkarrik,
Jesus bera be emen dogu ta
ez gara egon bakarrik.
Poz andiakin ikusten gaitu
erri maite Zeanurik,
era ontako egunarentzat
iñon ez dan lez neurririk,
egun andi au luzatu daigun
betiko oso-osorik.